Nerea Elola, erdian, saria jasotzen. (Azkoitiko Udala)
Azkoitia Lagunkoiak eta udalak banatutako inkestaren zozketak badu sariduna; Nerea Elolak irabazi du 350 euroko bonoa, Herrixen Merkatari Elkarteko saltokietan gastatzeko. Nekane Larrañaga zinegotziaren eta Sara Rodriguez Herrixeneko teknikariaren eskutik jaso du saria Elolak (argazkian).
591 lagunek erantzun dute Azkoitia Lagunkoiaren inkestan. Ekinaren 22an egin zuten
zozketa, eta 0723 izan zen zenbaki sariduna.