Leona Azpiazu, behean, erdian, udaleko ordezkariekin eta senideekin. (Azkoitiko Udala)
Leona Azpiazu Aranburuk 100 urte bete zituen atzo (maiatzak 27), eta mendeurrena "dotore" ospatu zuen azkoitiarrak. San Jose Egoitzan bizi da Azpiazu, eta Javier Zubizarreta alkatearen eta Nekane Larrañaga Ongizate zinegotziaren bisita jaso zuen goizean. Udalak "azkoitiar guztien izenean" zoriondu zuen Azpiazu, eta oroigarri bat eta lora sorta bat eman zizkion.