Azkoitian Euskara Plus ikastaroa egin duten herritarrek jaso dituzte diplomak

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 13a

Banaiz Bagara elkarteak koordinatzen duen programaren xedea da lan mundura begira euskaraz hitz egiteko gaitasuna aktibatzea herritarrei. Maiatzean beste ikastaro bat eskainiko dute.

Euskara Plus ikastaroa egin duten herritarrak eta udal ordezkariak. (Azkoitiko Udala)
Diploma bana jaso berri dute Euskara Plus programaren barruko lehen ikastaroa egin duten herritarrek. Euskara ikasi nahi duten azkoitiarrei zuzendutako egitasmoa da Euskara Plus, eta Banaiz Bagara elkarteak koordinatzen du. Ikastaroaren xedea da lan mundura begira euskaraz hitz egiteko gaitasuna aktibatzea, eta Azkoitian lehen hitza euskaraz egiteak duen garrantziaz ohartaraztea. Ikastaroak 20 edo 30 ordukoak izaten dira, eta lana nahiz hizkuntza uztartzen dituzte. Etxeko lanei lotutako ikastaroa izan da aurrena, eta, bigarrena, maiatzean eskainiko dutena, adineko pertsonen zaintzari lotutakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide