Azkoitiko alkate jauna:
Azkoitiko adin txikikoen guraso talde bat gara, eta zuregana zuzentzen gara Azkoitian gazteen artean ematen ari den aldaketa dela eta.
Esaterako, aurten [2016an] alkohola edateagatik konorterik gabe zeuden adin txikiko zazpi gazte artatu behar izan dituzte larrialdi zerbitzuek.
Ukaezina da gure seme alabekin etxetik hasi behar dugula hezitzen, eta, era berean, eskoletako hezitzaileekin batera egin behar dugula lana, baina idatzi honen bidez udalari azaldu eta exigitu nahi diogu, dituen baliabideak erabiliz, gaur egungo legea betearazi dezala, eta horretarako, behar izango balu, beste erakundeei ere laguntza eskatzea.
Gustatuko litzaiguke honako puntu hauek kontuan izatea:
1.-EDUKIERA: bezeroen segurtasuna bermatzeko, lokal bakoitzaren edukiera betetzea.
2.-TABAKOAREN KONTRAKO LEGEA: indarrean dagoen legea (42/2010 legea) betetzea eta arau-hausleari zigorrak jartzea.
3.- ADIN TXIKIKOEI ALKOHOLA SALTZEA DEBEKATZEA: Jakitun gara zigorgabetasun osoz gaueko lokal batzuetan saltzen dela. (Udal ordenantza)
4.- DROGEN SALMENTA KONTROLATZEA ETA ZIGORTZEA: Dakigunez, Azkoitian ohikoa da “ trapitxeoa”.
5.-Alkohol kontsumitzaileak identifikatzea, eta kale edaneko generoa erretiratzea eta aztertzea nola zigortu.
6.- PREBENZIOA bultzatzeko lan taldea sortzea honako talde hauen artean: gurasoak, eskolak, udala
eta Gazteria Zerbitzua.
Aldez aurretik gure esker ona adierazten dugu, badakigulako idatzi honek harrera ona izando duela eta. Era berean, jakitun gara gaur egungo herria eta batik bat gure gazteen etorkizuna udalaren lehentasunezko ardura dela.