1.510 euro bildu dituzte Haitira eta Ekuadorrera bidaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena

Bigarren eskuko azoka, tailerrak eta pintxo dastaketa solidarioa egin zituzten joan den larunbatean Azkoitiko Kontzejupean, Gazteak eta Garapena taldeak antolatuta eta Alai Batza aisialdi taldeak lagunduta. Haur, gazte nahiz heldu bertaratu ziren pintxoak dastatzera, eskulanez gozatzera eta erosketak egitera. Eguraldi txarra egin zuen, eta antolatzaileek adierazi dutenez, jende gutxi inguratu zen plazara. Dena den, 1.510 euro bildu zituzten, eta diru hori Ekuadorrera eta Haitira bidaliko dute; izan ere, bi herrialde horietan lurrikarek hainbat kalte eragin dute. [flickr_set id="72157676167927735"]

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide