Gozogintza ikastaroa izango da azaroan Elkargunean

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 25a

Saioak lau egunetan izango dira, 16:00etatik 18:00etara bitartean: azaroaren 14an, 15ean, 21ean eta 22an.

Gabonetarako gozoak nola egin ikasteko, hainbat saio izango dira azaroan Elkargunean, Azkoitiko Udalak eta Elkarguneak antolatuta. Ikastaroan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da Elkargunean bertan. Saioak lau egunetan izango dira, 16:00etatik 18:00etara bitartean: azaroaren 14an, 15ean, 21ean eta 22an. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide