Herritar batzuk txorizo pintxoak jaten. (Julene Frantzesena)
Herrixen merkatari elkarteak antolatuta, Herrixen Eguna ari dira ospatzen gaur, larunbata, Azkoitian, herriko merkataritzari bultzada emateko. Eguerdi parterako jendetza inguratu da plazara, elkarteak antolatuta egitasmoez gozatzera. Besteak beste, txorizo pintxoak eta sagardoa dastatzeko, txu-txu trenean herrian itzulia egiteko eta tonbolan jokatzeko aukera izan dute herritarrek, trikitilariek giroa alaitzen zuten bitartean.
Arratsaldean jarraipena izango du festak; izan ere, hainbat egitasmo antolatu dituzte egunari seginda emateko. Besteak beste, herrixen tonbola, umeentzako puzgarriak eta tailerrak Balda plazan (eguraldi txarra egingo balu, Berdura plazan) eta txu-txu trena izango dira. 18:00etatik aurrera, berriz, I. Zakelmari pintxo lehiaketa eta Imanol DJren emanaldia egingo dituzte.
Hemen, eguerdiko argazki batzuk.
[flickr_set id="72157674147927972"]