Ostiralean, Mux Txapelketa azkarrarekin hasi zituzten Urrategiko festak, eta gaur, igandea, izan dute jarraipena jaiek Azkoitiko auzoan. Goizean hasita, hainbat egitasmo izan da Urrategin, eta, ohiko legez, jende ugari bertaratu da. 09:00etan meza izan da auzoko baselizan, eta 11:00etan, berriz, meza nagusia. Ondoren, bertso saioa eskaini dute Zubeldiak, Urdangarinek eta Larrañagak. Haiek saioa bukatzean hasi da herri kirol erakustaldia; aizkolariak eta harri-jasotzaileak izan dira. Eguerdian, berriz, Zabale eta Larrañaga trikitilarien saioaz gozatu ahal izan dute bertaratutakoek.
Bazkalostean Gorriti eta bere abereen ikuskizuna izan da, eta haurrek eta gaztetxoek Horrez gain, umeentzako puzgarriak eta tailerrak ere izan dira. 18:00etan Azalgorreta baserriko Apatxe eta Txibiltergo Kinberly zaldien arteko dema izango da, eta, hura bukatzean, trikiti doinuz alaituko dute auzoa Zabalek eta Larrañagak.
[flickr_set id="72157670878708025"]