Paduraren eta Anaitasunaren arteko neurketako une bat. (Twitter)
Anaitasunak 1 eta 0 galdu du gaur, zapatua, Paduraren aurka Arrigorriagako (Bizkaia) Santo Cristo futbol zelaian jokatutako neurketa. Hori dela-eta, ez du mailaz igotzerik lortu; bigarren bukatu du igoera fasea. Padurak neurketaren 73. minutuan egin dute partidako gol bakarra, aldaratze batean, eta Azkoitiko taldeak ezin izan du partida berdindu. Azkoititik hainbat zale bertaratu dira partida ikustera eta taldea animatzera. Partida bukatutakoan, Anaitasuna futbol taldeak eskerrak eman dizkie zaleei Twitter bidez, "taldearekiko duten maitasuna erakustearren".
Anaitasunak sailkapeneko bigarren postuan bukatu zuen denboraldia. Horregatik, Espainiako 3. Mailarako igoera fasea jokatzen aritu da gaur arte. Gaurko neurketa berdindu edo irabazi egin behar zuen mailaz igotzeko, baina emaitza horiekin ere Azpeitiko Lagun Onaken emaitzen zain egon beharra zuten azkoitiarrek. Izan ere, Lagun Onak ere Espainiako 2. B Mailarako igoera fasea jokatzen ari da, eta bihar du kanporaketako itzulerako neurketa Murtzian, Aguilasen aurka. Arrigorriagak, beraz, Lagun Onaken emaitzaren zain egon beharko du mailaz igoko den edo ez ikusteko.