Gaur, zapatua, goizean Gure Esku Dago Eguna ospatu dute Azkoitian. Haur nahiz heldu, jende ugari bertaratu da herriko plazara. Gaztetxoenek puzgarrietan ibiltzeko aukera izan dute, eta baita eskulanak egiteko edo aurpegi margotzeko ere. 12:30ak aldean hasita, nutxikoak eta euskal dantzak egin dituzte herritarrek, eta pintxoak eta txotxa ere jarri dituzte plazan. Ondoren, 13:30ak aldean, argazki erraldoia atera dute dozenaka azkoitiarrek.
Egitarauarekin jarraituz, arratsaldean Mus Txapelketa izango da zaharren egoitzan eta erakusketa zabalduko dute Torre Zuri aretoan. Gauean, 22:30ean, berriz, kontzertua izango da Plaza Berrian.
Hona hemen, goizeko irudi batzuk: