
Izan da zer gozatu gaur, igandea, Azkoitian. Dantzari Txikien Eguna ez ezik, ibilgailu klasikoen topaketak ere egin dituzte goizean hasita. 09:00etatik 10:30era auto eta motoak Plaza Berrin elkartu dira. Ondoren, bueltaxka egin dute Urrestilla aldera, eta berriro Plaza Berrira itzuli dira eguerdian. Ikusmina sortu dute Azkoitira hurbildu diren dozenaka ibilgailu klasikoek; izan ere, denetariko ibilgailuak ikusi ahal izan dira. Antonio Sudupe azkoitiarrak antolatu du topaketa, Errebueltie Motor Kirol Klubaren laguntzarekin.
Hemen, gaurko topaketako zenbat argazki: