Dantzari txikiek hartu dute goizean Azkoitia

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena

Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako dantza taldeek eta Bizkargi dantza taldeak hartu dute parte Dantzari Txiki Egunaren 42. edizioan.

IMG_6313 Gaur, igandea, 42. Dantzari Txiki Eguna ospatu dute, Azkoitian. Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako dantza taldeek eta Bizkargi dantza taldeak hartu dute parte. 10:45ean abiatu dira dantzariak Julio Urkixo etorbidetik eta kalejira egin dute. Ondoren, eliz atarian eta Balda plazan aritu dira dantzan. Emanaldi nagusia 12:45ean eskaini dute Balda plazan; izan ere, han elkartu dira dantzari guztiak. Hona hemen 42. Dantzari Txiki Eguneko irudi batzuk: [flickr_set id="72157668035648076"]

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide