Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jantziak harreran edo Kultura sailaren bulegoan utzi daitezke.
Umore Ona elkarteak antolatzen duen haur danborradan erabilitako jantziak udaletxean entregatzeko deia egin du Azkoitiko Udaleko Kultura sailak. Azaldu dutenez, udaletxean ez dira oraindik jaso azken edizioan erabilitako jantzi guztiak. Hori dela eta, "lehenbailehen" entregatzeko eskatu dute. Jantziak harreran edo Kultura sailaren bulegoan utzi daitezke.
Azkoitiko haurren danborrada apirilaren 2an egin zuten. 300 gaztetxo inguruk parte hartu zuten ekitaldian, sei konpainiatan banatuta. Konpainia horietako batek zalduntxoen jantziak estreinatu zituen, Ane Larrañaga azkoitiarrak diseinatuta.