Argazki bilduma: Mozorroek hartu dute Azkoitia

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko ots. 5a, 18:09

Desfilea egin dute Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko haur eta irakasleek.

Azkoitian hasi dira karnabalak ospatzen. Arratsaldean kalejira egin dute Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko haur eta irakasleek. Behin desfilea amaituta, Egan taldearekin erromeria egin dute plazan. Inauteriak hasi besterik ez dira egin, ordea. Izan ere, bihar, larunbata, lehertuko da mozorroen festa Azkoitian. 16:15ean Sorginak ikuskizuna izango da plazan hasita. Ondoren, 17:00etan kalejira egingo du bandak; 17:30ean, berriz, Txalkor txistulari taldearen txanda izango da. 22:30ean DJ Xabi ariko da plaza girotzen, eta 00:30ean egingo dute mozorro lehiaketako sari banaketa. Hemen, gaur arratsaldeko umeen kalejirako irudiak. [flickr_set id="72157664150037312"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide