Santa Klarako etxeekin zuen «korapiloa» askatu duela dio udalak

Ane Olaizola 2013ko urtarrilaren 8a

Azkoitiko Santa Klara kaleko 44, 46, 48 eta 50 zenbakietako etxebizitza libreetako jabeek dagoeneko sinatu dituzte beren etxebizitzen eskriturak. Iazko urtea amaitu baino lehen sinatu zituzten azkenean, eta beraz, etxebizitzaren gaineko BEZ %4 ordaindu dute erosleek. Hala, Azkoitiko alkate Pello Bastarrikak adierazi du udalak etxe horiekin zuen «korapiloa» askatzea lortu duela, dagoeneko eman duelako bizigarritasun baimena. «Etxebizitza horiek amaitu zituzten, baina urbanizazio lanak bukatzeke zeuden, eta promotoreak abala eta diru kopurua bat udalean aurkeztu gabe zituen. Hori egin ezean udalak ezin zuen bizigarritasun baimenik eman». Santa Klarako etxebizitzak (Ane Olaizola/Urola Kostako Hitza)   Kudeaketa hori urte amaierarako egin ezean, etxejabeek 2013ari dagokion BEZ ordaindu beharko lukete; %10ekoa, hain zuzen ere. Zerga horrek etxejabeari bataz beste 18.000 euroko igoera eragingo liokela nabarmenduko du Bastarrikak. «Etxebizitzen jabeei aparteko gastua eragingo lieke horrek, eta herritarrei zama arintzeko egin ditugu kudeaketak, azken unera arte». Etxebizitzak, prest Udalak adierazi du promotorarekin akordio bat egin dutela, eta bertan jasotzen denez, 6.000 euro inguruko abala sinatu behar zuen, «falta diren urbanizazio lanak egin zitzan». Hala, «azken uneraino gora-beherekin» ibili direla aitortu du alkateak, «promotoreak baldintza horiek bete zitzan». Hain zuzen, promotoreak udalari eman beharreko dirua etorkizunean gune horretan egingo duten feste fase bateko lanak egiteko dela argitu du Bastarrikak. Honen arabera, udalak egin duen ahalegina «berezia» izan da. Guztira 72 etxebizitza egin dituzte Santa Klaran, baina horietatik sei besterik ez daude salduta. Etxebizitzak iazko irailerako amaituta zeuden, eta etxejabeak dagoeneko bizi daitezke bertan. Santa Klarako etxebizitzen etaBernardo Ecenarro urte amaierarako herrian izatearen harira, udalak adierazi du herriko sozioekonomiaren egoera hobetzeko konpromisoa hartuta duela, eta horregatik «kudeaketa egokiak» egiteko «bide horretan» lanean jarraituko dutela esan du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide