Udalak «urgentziazko» neurriak hartu ditu Oinartxo-Eginoberri zabortegiari dagokionean

Ane Olaizola 2012ko irailaren 5a

Azkoitiko Udalak ohartarazi du Oinartxo-Eginoberri zabortegiaren lixibatuak Urola ibaira isur ez daitezen «urgentziazko» neurriak hartu behar izan dituela oraintsu. Besteak beste, Hierros Eguino enpresa, 2008ra bitartean lurren jabea zena, auzitara eramango du Azkoitia Lantzenek, honi zegokiolakoan zabortegiko lixibatuak behar bezala tratatzea, eta enpresak ez dituelakoan «bere eginbeharrak bete». Udalaren arabera, Azkoitiko altzairugintzako hautsen zabortegiaren egoera «larria» da, eta, areago, «nabarmen» okertu da azken asteetan. Izan ere, Azkoitiko Udalak Lurkide eta Hirigintza enpresak kontratatu zituen iaz, zabortegiko lixibatuak jaso eta depuratzeko instalazioak jaso zitzaten. Lurkideren kontratua abuztuaren amaieran bukatu zela adierazi du Pello Bastarrika Azkoitiko alkateak. Hain zuzen, udalaren arabera, Lurkidek azpikontratatuko enpresa bateko hainbat langilek Azkoitia Lantzenen eremuan zeuden tratamenduko azpiegiturak eraman zituen pasa zen ostiralean, «indarra erabiliz». Alkateak jakinarazi du bertara joan zela, udaleko idazkariarekin, udaltzainekin eta Ertzaintzarekin batera, baina honen arabera, ezin izan zuten ekintza galerazi. Azpiegiturak desmuntatzearen eraginez, zabortegiko lixibatuak «ibaira joateko moduan» utzi zituztela salatu du udalak. Hala, azpiegitura horiek eraman dituzten pertsonen aurka salaketak jarri dituztela adierazi du alkateak. Era berean, «ingurumenari eta herritarren osasunari» eragin ziezazkiokeen ondorio «larriak» saihesteko beste enpresa bat kontratatu du udalak, eta «lixibatuek ingurumenean sor ditzaken kalteak» ekiditea izango da haren ardura. Hierros Eguino, auzitara Esther Lizarralde alkateordeak salatu du [...]

Udalaren prentsaurrekoa

Urrategi Alberdi zinegotzia, Pello Bastarrika alkatea eta Esther Lizarralde alkateordea, atzo (Ane Olaizola)

Azkoitiko Udalak ohartarazi du Oinartxo-Eginoberri zabortegiaren lixibatuak Urola ibaira isur ez daitezen «urgentziazko» neurriak hartu behar izan dituela oraintsu. Besteak beste, Hierros Eguino enpresa, 2008ra bitartean lurren jabea zena, auzitara eramango du Azkoitia Lantzenek, honi zegokiolakoan zabortegiko lixibatuak behar bezala tratatzea, eta enpresak ez dituelakoan «bere eginbeharrak bete».

Udalaren arabera, Azkoitiko altzairugintzako hautsen zabortegiaren egoera «larria» da, eta, areago, «nabarmen» okertu da azken asteetan. Izan ere, Azkoitiko Udalak Lurkide eta Hirigintza enpresak kontratatu zituen iaz, zabortegiko lixibatuak jaso eta depuratzeko instalazioak jaso zitzaten. Lurkideren kontratua abuztuaren amaieran bukatu zela adierazi du Pello Bastarrika Azkoitiko alkateak. Hain zuzen, udalaren arabera, Lurkidek azpikontratatuko enpresa bateko hainbat langilek Azkoitia Lantzenen eremuan zeuden tratamenduko
azpiegiturak eraman zituen pasa zen ostiralean, «indarra erabiliz». Alkateak jakinarazi du bertara joan zela, udaleko idazkariarekin, udaltzainekin eta Ertzaintzarekin batera, baina honen
arabera, ezin izan zuten ekintza galerazi. Azpiegiturak desmuntatzearen eraginez, zabortegiko lixibatuak «ibaira joateko moduan» utzi zituztela salatu du udalak. Hala, azpiegitura horiek eraman dituzten pertsonen aurka salaketak jarri dituztela adierazi du alkateak. Era berean, «ingurumenari eta herritarren osasunari» eragin ziezazkiokeen ondorio «larriak» saihesteko beste enpresa bat kontratatu du udalak, eta «lixibatuek ingurumenean sor ditzaken kalteak» ekiditea izango da haren ardura.

Hierros Eguino, auzitara
Esther Lizarralde alkateordeak salatu du Azkoitiko herriak ekologikoki eta ekonomikoki «izugarrizko zama» duela Oinartxoko zabortegiari dagokionean. Izan ere, 2008ra urte bitartean Hierros Eguino S.L. enpresak zuen horren jabetza, eta udalak adierazi du «legez eta kontratuz» hari zegokiola zabortegia deskontaminatzea eta lixibatuak tratatzea. Enpresak, ordea, jarduera honi hasieratik «uko» egin diola salatu du udalak, eta, horren aurrean, Hierros Eguinoren «arduragabekeria» gaitzetsi du. Zentzu honetan, Azkoitiko Udalak enpresari «dagozkion erantzukizunak» eskatu dizkio. Halaber, «kexa ugari» aurkeztu dituztela adierazi du udalak, baina enpresak ez zuela «jaramonik» egitenikusita, Azkoitia Lantzeneko Administrazio Kontseiluak enpresa auzitara eraman duela jakinarazi du.

Halaber, alkateak gogorarazi du 2008az geroztik Oinartxo-Eginoberri Azkoitia Lantzenena dela, orduan enpresari eros baitzizkion lurrak. Hori hala, hasiera batean Hierros Eginori zegozkion «betebeharrak» erakundeak hartu behar izan ditu bere gain. «Deigarria da, salerosketako eskrituran zabortegiaren deskontaminazioaren gastuak 500.000 eurotan baloratu ziren, eta handik zortzi hilabetera, Eusko Jaurlaritzaren aurrean aurkeztutako txosten teknikoaren arabera 15.613.000 euro baloratu ziren».

Zentzu horretan, udalak hainbat bilera egin du Eusko Jaurlaritzarekin, Hierros Eguino enpresari «bere betebeharrak» bete ditzan eskatzeko. Eta hori hala, erakunde honek auzian esku hartuko duela aurreratu du udalak.

Bastarrikak gogoratu duenez, lurren salerosketak «onurak» ekarriko zituela adierazi zuen orduko udal gobernuak, bertan industria kokatzeko asmoa zuelako. Hala nola, Bernardo Ecenarro enpresa bertara joatekoa da, baina honek lurrak oraindik ez dituela erosi adierazi du alkateak, «lur horiek zama ekonomiko eta ekologiko handiegiak dituztelako». Horren aurrean, Azkoitia Lantzen eta udala bera urteetarako «hipotekatuta» daudela berretsi du Bastarrikak.

Lizarraldek gaiaren inguruan herritarrek «ezjakintasuna» dutela salatu du, eta orain arteko kudeaketa «erabat desegokia» izan dela adierazi dute. Halaber, zabortegiko lurrak zein egoeratan dauden jakiteko azterketak eskatu dituztela jakinarazi du Bastarrikak, eta honen arabera, Greenpeace erakundeak zabortegiaren inguruan salaketa bat jarria du, bertako isurketa batzuk «kutsagarriak» direla adieraziz.

Zabortegi «kutsatuenetakoa»
Udal Gobernuak zabortegiak «kalteak» eragin dituela berretsi du. Bastarrikak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzako aditu batek Azkoitiko zabortegia Euskal Autonomia Erkidegoko «kutsatuenetakoa» dela jakinarazi du. Zentzu horretan, Azkoitia Lantzenek proba bat egin duela adierazi du udalak. Honen arabera, molibdeno indizea 150ekoa da, eta halako zabortegietan onartutako gehienezko kopurua 0,5ekoa dela jakinarazi du. Elementu kimiko hori, gainera, minbizi sortzailea dela gogoratu du Bastarrikak. Berunaren muga ere 0,5ekoa dela jakinarazi du alkateak, eta material honen indizea 130ekoa da, alkatearen arabera.

Honen aurrean, Oinartxo zabortegiarentzat «ahalik eta irtenbide egokiena» aurkitzeko lan egingo duela aurreratu du udalak: «Beharrezkoak diren bide guztiak jorratuko ditugu egoera larri honi irtenbidea eman eta erantzule guztiei ardurak eta erantzukizunak exijitzeko». Horretarako Jaurlaritzak hasitako prozesua «gertutik» jarraituko dutela aurreratu du udalak, eta «dagozkion ardurak» hartzeko eskatuko dio.

Herritarrekin talde iraunkorra sortzeko asmoa ere badu udalak. Hala, bilera informatiboa egingo dute hilaren 18an, kultur etxean. Bertan, zabortegiaren inguruko azalpenak emateaz gain, herritarren kezkak eta ekarpenak jasoko dituzte, «prozesu parte hartzaile bati hasiera emanez». 19:30ean izango da hitzordua.

Horrez gain, datorren astean Azkoitia Lantzeneko Administrazio Kontseiluak bilera egingo du, eta gaia jorratuko dutela aurreratu du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide