25.000 euroko diru-laguntza emango du udalak Txerloian argiteria berritzeko

Ane Olaizola 2012ko abuztuaren 8a

Txerloiako futbol zelaian argiteria aldatzeko proiektua diruz lagunduko du Azkoitiko Udalak, eta 25.000 euro bideratuko dute egitasmora. Izan ere, udaleko «gehiengo politikoa» Txerloiako argiteria berritzearen alde dagoela eta, horien iritzia «errespetatu» eta azkenean proiektua finantzatuko du Azkoitiko Udalak. Hori hala izanik, hurrengo urteko udal aurrekontuetan «ahalegin berezia» egingo duela jakinarazi du udal gobernuak, eta horren partida bat argiteria konpontzera bideratuko dute. Dena den, udalaren egoera «larria» dela gogoratu dute, horren aurrean «zuhurtziaz eta arduraz» jokatu behar dela azpimarratu du Udal Gobernuak. «Zapore gazi-gozoa» Argiteria lanek 138.441,39 euroko aurrekontua dute, eta udalak, Anaitasunak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak egitasmoaren finantziazioaren inguruko akordioa sinatu dute. Udalaren diru kopuruaz gain, Gipuzkoako Futbol Federazioak %70 ordainduko du, eta gainontzekoa jartzea Anaitasunaren gain geratuko da. Hain zuzen, 16.532 euro ordainduko du futbol elkarteak, hasieran aurreikusitakoa baino 10.000 euro gehiago. Javier Zubizarreta Anaitasuna Futbol Taldeko lehendakariak zapore «gazi-gozoa» duela adierazi du. Izan ere, «gustura» dago udalak azkenean proiektua diruz lagunduko duelako, baina eskatzen zutena baino laguntza 10.000 euro gutxiagokoa dela adierazi du. «Badakigu egoera ez dagoela harrokeri askotarako, baina uste genuen proiektuak babes osoa merezi zuela. Ordaindu behar dugun kopurua asko igo zaigu, eta ahalegin berezia egin beharko dugu proiektua aurrera atera ahal izateko. Hala ere, arduratuko [...]

Anaitasuna Futbol Elkarteak, Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak Txerloiako argiteria finantziatzeko hitzarmena sinatu dute (Argazkia: Azkoitiko Udala)

Txerloiako futbol zelaian argiteria aldatzeko proiektua diruz lagunduko du Azkoitiko Udalak, eta 25.000 euro bideratuko dute egitasmora. Izan ere, udaleko «gehiengo politikoa» Txerloiako argiteria berritzearen alde dagoela eta, horien iritzia «errespetatu» eta azkenean proiektua finantzatuko du Azkoitiko Udalak. Hori hala izanik, hurrengo urteko udal aurrekontuetan «ahalegin berezia» egingo duela jakinarazi du udal gobernuak, eta horren partida bat argiteria konpontzera bideratuko dute. Dena den, udalaren egoera «larria» dela gogoratu dute, horren aurrean «zuhurtziaz eta arduraz» jokatu behar dela azpimarratu du Udal Gobernuak.

«Zapore gazi-gozoa»
Argiteria lanek 138.441,39 euroko aurrekontua dute, eta udalak, Anaitasunak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak egitasmoaren finantziazioaren inguruko akordioa sinatu dute. Udalaren diru kopuruaz gain, Gipuzkoako Futbol Federazioak %70 ordainduko du, eta gainontzekoa jartzea Anaitasunaren gain geratuko da. Hain zuzen, 16.532 euro ordainduko du futbol elkarteak, hasieran aurreikusitakoa baino 10.000 euro gehiago.

Javier Zubizarreta Anaitasuna Futbol Taldeko lehendakariak zapore «gazi-gozoa» duela adierazi du. Izan ere, «gustura» dago udalak azkenean proiektua diruz lagunduko duelako, baina eskatzen zutena baino laguntza 10.000 euro gutxiagokoa dela adierazi du. «Badakigu egoera ez dagoela harrokeri askotarako, baina uste genuen proiektuak babes osoa merezi zuela. Ordaindu behar dugun kopurua asko igo zaigu, eta ahalegin berezia egin beharko dugu proiektua aurrera atera ahal izateko. Hala ere, arduratuko gara egitasmoa egiten». Gastu horiei aurre egiteko «modu zehatzik» oraindik ez dutela pentsatu adierazi du lehendakariak, baina ez du alboratu «kanpaina bereziak» egitea hainbat enpresekin.

Dagoeneko hasi dituzte Txerloiko argiteria aldatzeko lanak, eta Zubizarretak iraila amaierako amaituta izatea aurreikusten du. Txerloia barruko argitegia «eguneratuko» dute; futbol zelaikoa ez ezik, bulegoetakoak, tabernakoa edota aldageletakoak ere bai. Horrez gain, kanpoko argiztapen dorreak jarriko dituzte. Lan horiek egitea «beharrezkoak» direla azpimarratu du Zubizarretak, egungo argiztapenak «guztiz zaharkituta daudelako». «Egungo lanekin legeak eskatzen dituen baldintzak beteko ditugu, orain arte ez bezala». Izan ere, Zubizarretak gogoratu du Txerloia 70eko hamarkadan zabaldu zutela, eta ordutik «eskaera asko» sortu direla adierazi du.

Taldearen fitxaje berriak
Anaitasunako talde nagusiak maila berria estreinatuko du aurten; aurreko denboraldian hirugarren mailara igo ziren azkoitiarrak, eta maila horretan lehiatzeko lau fitxaje egin dituzte dagoeneko; bi defentsa eta bi aurrelari. Defentsen artean Ander Laca Aurrera Ondarrutik joango da Anaitasunara, eta Iñaki Olourtua Eibar taldetik utzita joango da. Aurrelariei dagokienez, Iñaki Lopez Eibarko jokalari ohia eta Asier Ugarte Aloñamendi taldeko jokalari ohia izango dira elastiko gorriekin. «Azken uneko ezustekorik» izan ezean, taldea «osatuta» dutela jakiananazi du Zubizarretak. «Talde polita da, eta mailari eusteko arazorik ez genuke izan behar, baina hori partiduekin ikusiko dugu». Denboraldiari «ilusio guztiekin» ekingo diotela adierazi du lehendakariak.

Taldeak abuztuak 25ean hasiko du denboraldia, baina dagoeneko denboraldi aurreko hainbat partida jokatu dituzte; horietatik bi bigarren B mailakoen taldeen aurka jokatu dituzte herrian; Real Union eta Real Sociedad B taldean aurkakoak galdu egin dituzte, baina hirugarren mailan dagoen Elgoibar taldearekin berdindu egin dute. Oraindik denboraldi aurreko hainbat partida aurretik dituzte azkoitiarrek, eta horietan bereziena izango da abuztuaren 14ean, Andramari Egunaren bezeperan, jokatuko dutena. Javier Sagarzazu Saria jokatuko dute, eta berrikuntza izango da aurten, duela 11 urtetik ikusi ez den saioa izango baita orduan. Izan ere, Gernika taldearen aurka jokatuko dute azkoitiarrek, Lagun Onak azpeitiarren aurka jokatu beharrean. Izan ere, datorren denboraldian jokatuko du Anaitasunak Lagun Onaken kontra. Hain zuzen, irailaren 8an izango da bi taldeen arteko derbia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide