GUKA magazina

GUKA magazinaren abenduko atala, ostiralean ikusgai

GUKA magazina 2021ko abe. 1a, 09:00

22:00etatik aurrera ikusi ahal izango da GUKA magazinaren atal berria UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Nuarbeko Ibai Eder urtegian egindako ibilbidea ikusteko aukera izango da ostiraleko saioan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi berriko hirugarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Maxixatzen.eus-en. Besteak beste, Lucia Lacarra ballet dantzari zumaiarrari egindako elkarrizketa, hitanoari buruzko erreportajea eta Urrutira joan gabe atalean Nuarbeko Ibai-Eder urtegian egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan. 

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA magazina. Honako hau abenduko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide