GUKA magazina

GUKA magazinaren azaroko atala, ostiralean ikusgai

GUKA magazina 2021ko aza. 3a, 18:35

22:00etatik aurrera ikusi ahal izango da GUKA magazinaren atal berria UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi berriko bigarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Maxixatzen.eus-en. Besteak beste, Xanti Rodriguez argazkilari azpeitiarrari egindako elkarrizketa, eskualdeko surflari gazteen inguruko erreportajea eta Urrutira joan gabe atalean Zarauztik Zumaiara egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan. 

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA magazina. Honako hau azaroko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide