GUKA magazina

Ostiralean ikusi ahal izango da GUKA magazinaren laugarren atala

Maxixatzen.eus 2021ko eka. 2a, 14:51

GUKA magazinaren laugarren atala ikusgai izango da ostiralean 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Maxixatzen.eus-en. Besteak beste, Nadeth Agirre Orioko emakumeen traineruko patroiari egindako elkarrizketa izango da ikusgai, baita Azpeitian egindako eskaladari buruzko erreportajea ere. Horrez gain, beste hainbat atalez ere gozatu ahal izango da ekaineko GUKArekin.

Honako hau maiatzeko GUKA magazinaren laugarren atalaren aurrerapena da. Orain arteko saio guztiak ikusgai daude honako lotura honetan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide