GUKA magazina

Ostiralean emango dugu Guka magazinaren hirugarren atala

Erlo Telebista 2021ko mai. 5a, 19:27

GUKA magazinaren hirugarren atala ikusgai izango da ostiralean 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean maxixatzen.eus-en. Besteak beste, Miren Segurolari egindako elkarrizketa izango da ikusgai, baita Azkoitian egindako kale inkesta ere. Horrez gain, hileroko plan proposamenak ekarriko dituzte Gukako kideek. 

Honako hau maiatzeko Guka magazinaren hirugarren atalaren aurrerapena da. Orain arteko saio guztiak ikusgai daude honako lotura honetan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide