Udalak bilerak egingo ditu herritarrekin datorren astean

Andoni Elduaien

Aizarnazabalgo udaletxea. (Guka)

Zubialde, Saiatz, Etxabe nahiz Mendi Txiki auzoetan eta herrigunean egingo ditu udalak bilera datorren astean. 

Aizarnazabalgo Udalak bilerak egingo ditu herritarrekin datozen egunetan. Datorren astelehenean, asteartean eta ostegunean egingo dituzte bilerak. Hilaren 23an, Zubialde (17:00) eta Saiatz (18:00) auzoetan egingo dituzte bilerak; hilaren 24an, Etxabe (17:00) eta Mendi Txiki (18:00) auzoetan; eta hilaren 26an, herrigunean (18:00). 

Hona hemen bileren zerrenda: 

Azaroak 23, astelehena: 

  • 17:00. Zubialde auzoa, Zubialdeko parkean.
  • 18:00. Saiatz auzoa, Saiazko plazan.

⁠Azaroak 24, asteartea:

  • 17:00. Etxabe auzoa, Etxabeko Zubian.
  • 18:00. Mendi txiki auzoa, Sallubiko bidegurutzean.

⁠Azaroak 26, osteguna:

  • 18:00. Herrigunea, udaletxeko arkupeetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide