Kak! taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean Aizarnazabalen

Julene Frantzesena

Kak! taldeko kideak. (Utzitakoa)

Uztarri tabernan eskainiko du Bizkaiko taldeak zuzenekoa, 23:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da.

Kak! musika taldearen emanaldia izango da ostiral gauean Aizarnazabalgo Uztarri tabernan. 23:00etan hasita eskainiko du zuzenekoa taldeak, eta sarrera doakoa izango da.

Kak! 2024an Meñakan (Bizkaia) sortutako taldea da, eta euskal rock-a ardatz hartuta rock-a, punk-a, post-punk-a eta new wave-a uztartzen ditu; Kendu azken kartela da taldeak kaleratuta duen diskoaren izena. Irati Arregi, Joanes Garmendia, Asier Martinez eta Etxahun Arregi dira musikariak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide