Aizarnazabalgo Uztarri tabernak Gabonen ostean itxiko ditu ateak, urte luzeko ibilbideari amaiera emanaz. Aurretik, ordea, "merezi duen bukaera emateko" ekitaldiak antolatzen ari dira, eta datorrena larunbat honetan izango da: Oktoberfest jaia.
Tabernako jabeek jakitera eman dutenez, larunbatean establezimendura gerturatzen direnek Oktoberfest jaiarekin lotura duen menua dastatzeko aukera izango dute.