Datorren abenduaren 20an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko dute Iruñean, eta aurreko urte batzuetan egin duten moduan, aurten ere autobusa antolatzeko lanetan dabiltza Aizarnazabalen. Egun horretan, 08:00etan abiatuko dira herritik, eta saioa amaitutakoan itzuliko dira Iruñetik, 21:00-21:30 bitartean. Horretarako, baina, autobusa zenbat lagunek erabiliko duten jakin nahi dute, eta izena emateko interesa dutenek 638 25 55 96 (Leire) edo 626 95 40 19 (Manex) telefono zenbakira deitu dezakete.