AIPE Aizarnazabalgo Probazale Elkartearen 20. urtemuga ospatzeko idi proba erakustaldia egin zuten atzo arartsaldean Aizarnazabalen, herritar ugari bilduta eta giro ederrean. Errenteriako (Gipuzkoa) Matxainen, Oiartzungo (Gipuzkoa) Garaiarren eta Aizarnazabal bertako Etxaberen idi pareek neurtu zituzten indarrak Aizarnazabalgo plazan, eta Matxainen idiek egin zituzten plaza gehien, 52 plaza. Haren atzetik, bigarren postuan, Etxaberen idiek egin zuten, 50 plazarekin eta, 47 plaza eginda hirugarren postuan Garaiar gelditu zen.

Idi proba. erakustaldiaren barruan, Inaxio Mari Etxabe herritarra omendu zuten AIPEkoek. Etxabek probazale elkartearen barruan egindako lana eskertu zuten, eta probazale elkarteko Unai Egañak bertsoa abestu zion plazan.