Jaiak ez du etenik Aizarnazabalen, eta San Migel bezpera izanik, askotariko ekintzez gozatzeko aukera izan dute gaurkoan ere herritarrek. Umeak izan dira protagonista nagusiak egun osoan zehar, eta gogotik gozatu dute horiek puzgarriekin, apar festarekin eta txokolate janarekin.
Txokolatearekin indarrak hartu ondoren, bingo musikatua izan dute herritarrek gozagarri, eta musika izango dute lagun eguna amaitu bitartean. 19:30ean, Oilar Beltzak taldeak girotuko du herria, eta afalondoan Jotatxo DJaren txanda izango da.
Bihar amaituko dira aurtengo jaiak, San Migel egunarekin batera. Hona hemen biharko prestatu duten egitaraua:
- 10:00. Diana herriko trikitilariekin.
- 11:30. San Migel eguneko meza.
- 12:00. 40. Sagardo eta bolo txapelketa.
- 18:00. Sardina jana, plazan, Laja eta Alabier trikitilariek girotuta.
- 21:00. Jaien amaiera bandera kentzearekin eta bertso eskolako umeen bertsoekin.