Giro ederrarekin ospatu dute haurren danborrada Aizarnazabalen

Maialen Etxaniz

Gogotik astindu dituzte atalabak eta banderak Aizarnazabalgo ikastetxeko ikasleek. Eguraldi zoragarriak lagunduta egin dute danborrada bigarren urtez jarraian.

Iaz berreskuratu zuen Aizarnazabalek haurren danborrada, eta hasitako bideari jarraipena eman diote gaur, igandez. Sanmielen barruan egin dute haurren danborrada Aizarnazabalgo eskolako umeek eta gaztetxoek, eta gogotik astindu dituzte atabalak. Ikastetxetik udaletxe parera bidea egin ostean, udaletxe aurrean lau pieza eskaini dituzte, eta banderadunek balkoian astindu dituzte banderak. Danbor jotzaileekin batera atera dira kalera ikaslerik txikienak, otarreak eta bestelako hainbat erreminta eskuan hartuta. Eguraldi zoragarriak lagunduta, giro ederrean ospatu dute danborrada bigarren urtez jarraian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide