Aldaregaia-Agirre eta Sasian-Odriozola bikoteak nagusi, XVI. Joxe Larrarte pilota memorialean

Aitziber Arzallus

Arratsaldean jarraituko dute festetako egitarauarekin, 17:00etan ekingo dioten mus eta eskoba txapelketekin. Gero, 19:00etatik aurrera, Sakatu elektrotxarangarekin kalejira egiteko aukera izango dute herritarrek, eta 23:00etan kontzertua emango du Gozategik. 

Festetan kirolak ere izaten du tarterik, eta halaxe izan da gaur eguerdi artean Aizarnazabalen. 12:00 aldera hasita, XVI. Joxe Larrarte pilota memoriala jokatu dute zortzi pilotarik. Aurreneko partidan, emakumeenean, Natale Aranburu eta Olatz Ruiz de Larramendi Nerea Aldaregaia eta Naroa Agirreren kontra lehiatu dira, eta Aldaregaiarentzat eta Agirrerentzat izan da txapela, 22-12 irabazita.

Bigarren partidan, berriz, gizonenean, Aritz Olaizolak eta Mikel Carmanzanak Xabat Sasiainen eta Julen Odriozola Txapei-ren kontra jokatu dute, eta horretan, Sasian eta Txapei izan dira nagusi, 22-18 irabazita. 

Harmailetan giro polita sortu da, dozenaka izan baitira pilota partidak ikustera bertaratutako herritarrak. Aizarnazabaldarrak ez ezik, zestoarrak ere joan dira, zortzi pilotarietatik hiru hangoak izanda. 

Eguerdi partean atseden pixka bat hartu ostean, arratsaldean jarraituko dute festetako egitarauarekin, 17:00etan ekingo dioten mus eta eskoba txapelketekin. Gero, 19:00etatik aurrera, Sakatu elektrotxarangarekin kalejira egiteko aukera izango dute herritarrek, eta 23:00etan kontzertua emango du Gozategik. 

Hona hemen datozen orduetarako eta egunetarako prestatu dute egitaraua:

Gaur, larunbata:.

  • 17:00. XV. Mus eta eskoba txapelketa. 
  • 19:00. Sakatu elektrotxaranga. 
  • 23:00. Gozategi eta Elepunto DJa.

Bihar, igandea:

  • 10:00. Diana herriko trikitilariekin. 
  • 11:00. XVII. Artzain Txakur Txapelketa. Parte hartzaileak: Pupi eta Bittor Bengoetxea, Beltx eta Inazio Irakulis, Zeru eta Asier Dakosta, Jack eta Pello Segurola, Turbo eta Manuel Gorriti, Thor eta Iñaki Irigoras.
  • 12:30. Umeen danborrada.
  • 18:00. Herri kirol jaialdia. Errebantxa aizkoran, 18 urtez azpiko hiru aizkolari gipuzkoarren artean: Jon Zaldua, Jakes Iruretagoiena Izeta V.a eta Eneko Esnaola. Aizkolarien arteko lehia: Ugaitz Mugertza eta Andoni Iruretagoiena Izeta IV.a. Harri jasotzaileen erakustaldia: Mikel Lopetegi Urra, Unax Iruretagoiena Izeta VII.a, Maddi Gesalaga eta Udane Ostolaza. 
  • Amaitzean, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.

Etzi, astelehena:

  • 10:00-13:00. Puzgarriak.
  • Ondoren, apar festa.
  • 15:30-17:00. Puzgarriak. 
  • 17:00. Txokolatada.
  • 18:00. Bingo musikatua.
  • 19:30. Oilar Beltzak taldea.
  • Afalondoan, Jotatxo DJa.

Irailak 29, asteartea. San Migel eguna.

  • 10:00. Diana herriko trikitilariekin.
  • 11:30. San Migel eguneko meza.
  • 12:00. 40. Sagardo eta bolo txapelketa.
  • 18:00. Sardina jana, plazan, Laja eta Alabier trikitilariek girotuta. 
  • 21:00. Jaien amaiera bandera kentzearekin eta bertso eskolako umeen bertsoekin.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide