Danborrada herrikoiarekin borobildu zuten atzo gauean Aizarnazabalen Euskal Jai eguna. Egun osoko festa betea izan zuten atzo herrian. Goizean, 10:00 aldera, herriko gazteen bandarekin hasi, eta goizaldeko ordu txikietara arte jarraitu du festak, eta bitarte horretan, aizarnarren eta aizarnazabaldarren arte herri kirola erronka, paella jan musikatua, umeentzako taillerrak Gukarekin, Ostikada elektrotxarangarrekin kalejira eta helduen danborrada herrikoia izan dituzte.
Zubialdetik abiatu ziren danbor jotzaile guztiak bi taldetan banatuta, 22:30 aldera, herrian barrena osteratxoa egiteko intentzioarekin, eta eguraldia lagun, aurtengoan inolako arazorik gabe egin ahal zuten. Herrigunean barrena ibili ostean, danborrada udaletxe atarian bukatu zuten, banderadunak udaletxeko balkoian zeudela.
Datorren asteburuan, berriz
Sanmigelen egitarauaren barruan baina atariko gisa ospatu dute aurten ere Euskal Jai eguna Aizarnazabalen. Horrenbestez, herriko festa nagusien segida luzeena datorren ostiralean hasi eta irailaren 29an, San Migel egunarekin, bukatuko dute.
Hona hemen, sanmigelen egitarau osoa:
Irailak 25, ostirala
- 19:30. Jaien hasiera txupinazoarekin eta bandera jartzearekin.
- Ondoren, buruhandiak.
- 21:00. Herri afaria.
- Segidan, Bide Batez taldearekin dantzaldia.
Irailak 26, larunbata
- 11:30. XVI. Joxe Larrarate pilota memoriala. Lehen partida: Natale Aranburu eta Olatz Ruiz de Larramendi vs. Nerea Aldaregaia eta Naroa Agirre. Bigarren partida: Aritz Olaizola eta Mikel Carmanzana vs. Xabat Sasiain eta Iker Elizegi.
- 17:00. XV. Mus eta eskoba txapelketa.
- 19:00. Sakatu elektrotxaranga.
- 23:00. Gozategi eta Elepunto DJa.
Irailak 27, igandea
- 10:00. Diana herriko trikitilariekin.
- 11:00. XVII. Artzain Txakur Txapelketa. Parte hartzaileak: Pupi eta Bittor Bengoetxea, Beltx eta Inazio Irakulis, Zeru eta Asier Dakosta, Jack eta Pello Segurola, Turbo eta Manuel Gorriti, Thor eta Iñaki Irigoras.
- 12:30. Umeen danborrada.
- 18:00. Herri kirol jaialdia. Errebantxa aizkoran, 18 urtez azpiko hiru aizkolari gipuzkoarren artean: Jon Zaldua, Jakes Iruretagoiena Izeta V.a eta Eneko Esnaola. Aizkolarien arteko lehia: Ugaitz Mugertza eta Andoni Iruretagoiena Izeta IV.a. Harri jasotzaileen erakustaldia: Mikel Lopetegi Urra, Unax Iruretagoiena Izeta VII.a, Maddi Gesalaga eta Udane Ostolaza.
- Amaitzean, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.
Irailak 28, astelehena
- 10:00-13:00. Puzgarriak.
- Ondoren, apar festa.
- 15:30-17:00. Puzgarriak.
- 17:00. Txokolatada.
- 18:00. Bingo musikatua.
- 19:30. Oilar Beltzak taldea.
- Afalondoan, Jotatxo DJa.
Irailak 29, asteartea. San Migel eguna
- 10:00. Diana herriko trikitilariekin.
- 11:30. San Migel eguneko meza.
- 12:00. 40. Sagardo eta bolo txapelketa.
- 18:00. Sardina jana, plazan, Laja eta Alabier trikitilariek girotuta.
- 21:00. Jaien amaiera bandera kentzearekin eta bertso eskolako umeen bertsoekin.