Ate joka dira Aizarnazabalgo festak. Aurrena, hilaren 18an, larunbatean, Euskal Jai eguna ospatuko dute, eta ondoren, hilaren 25ean, ostiralarekin, sanmigeletan murgilduko dira, hilaren 29ra bitartean. Beraz, datozen bi asteetan denera zazpi festa egun izango dituzte aurretik, eta horietarako guztietarako egitaraua prest dute dagoeneko.
Euskal Jai egunaren atariko, ostiral arratsalderako bertso saioa antolatu dute. Plazan izango da saioa, 19:30ean hasita, eta Iban Gorriti Beltza, Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi bertsolariak ariko dira jantari, Igotz Alkorta gai jartzailearen esanetara. Hurrengo egunean, Euskal Jai egunean, 10:00etarako ekingo diote egitarauari, herriko gazteen bandaren emanaldiarekin, eta goizaldeko ordu txikietara arte luzatuko dute eguna. Bazkalaurretik joaldunak ibiliko dira herrian barrena, eta herri kirol saioa ere egingo dute Aizarnako eta Aizarnazabalgo taldeek elkarren kontra.
Eguerdi partean, indarrak hartzeko, paella jana egingo dute eskola azpian, Andoni Ollokiegik girotuta. Ondoren, 17:00etatik aurrera, umeek eskulanak egiteko aukera izango dute Gukaren eskutik, eta 19:00etatik aurrera Ostikada elektrotxarangarekin kalejira egiteko aukera izango dute herritarrek. Gauen, berriz, 22:30ean hasita, helduen danborrada egingo dute Zubialdetik abiatuta.
Hona hemen asteburu honetarako eta sanmigeletarako prestatu duten egitaraua, oso-osorik:
Irailak 18, ostirala
- 19:30. Bertso jaialdia, plazan. Bertsolariak: Iban Gorriti Beltza, Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi. Gai jartzailea: Igotz Alkorta.
Irailak 19, larunbata. Euskal Jai eguna
- 10:00. Herriko gazteen banda.
- 11:00. Joaldunak.
- Arratsaldera arte, argazki txokoa, .
- 12:00. Herri kirolak: Aizarnako taldea eta Aizarnazabalgoa, elkarren kontra. Txingak eramaten, ingudea altxatzen, korrika, harri jasotzen, lokotx biltzen, aizkoran eta trontza mozten ariko dira.
- Bazkalaurretik, kantujira.
- 14:30. Paella jana, eskola azpian, Andoni Ollokiegik girotuta.
- 17:00. Umeen txokoa, Gukaren eskutik.
- 19:00. Ostikada elektrotxaranga.
- 22:30. Helduen danborrada herrikoia, Zubialdetik abiatuta.
- Ondoren, Obaneuke taldearekin dantzaldia.
Irailak 25, ostirala
- 19:30. Jaien hasiera txupinazoarekin eta bandera jartzearekin.
- Ondoren, buruhandiak.
- 21:00. Herri afaria.
- Segidan, Bide Batez taldearekin dantzaldia.
Irailak 26, larunbata
- 11:30. XVI. Joxe Larrarate pilota memoriala. Lehen partida: Natale Aranburu eta Olatz Ruiz de Larramendi vs. Nerea Aldaregaia eta Naroa Agirre. Bigarren partida: Aritz Olaizola eta Mikel Carmanzana vs. Xabat Sasiain eta Iker Elizegi.
- 17:00. XV. Mus eta eskoba txapelketa.
- 19:00. Sakatu elektrotxaranga.
- 23:00. Gozategi eta Elepunto DJa.
Irailak 27, igandea
- 10:00. Diana herriko trikitilariekin.
- 11:00. XVII. Artzain Txakur Txapelketa. Parte hartzaileak: Pupi eta Bittor Bengoetxea, Beltx eta Inazio Irakulis, Zeru eta Asier Dakosta, Jack eta Pello Segurola, Turbo eta Manuel Gorriti, Thor eta Iñaki Irigoras.
- 12:30. Umeen danborrada.
- 18:00. Herri kirol jaialdia. Errebantxa aizkoran, 18 urtez azpiko hiru aizkolari gipuzkoarren artean: Jon Zaldua, Jakes Iruretagoiena Izeta V.a eta Eneko Esnaola. Aizkolarien arteko lehia: Ugaitz Mugertza eta Andoni Iruretagoiena Izeta IV.a. Harri jasotzaileen erakustaldia: Mikel Lopetegi Urra, Unax Iruretagoiena Izeta VII.a, Maddi Gesalaga eta Udane Ostolaza.
- Amaitzean, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.
Irailak 28, astelehena
- 10:00-13:00. Puzgarriak.
- Ondoren, apar festa.
- 15:30-17:00. Puzgarriak.
- 17:00. Txokolatada.
- 18:00. Bingo musikatua.
- 19:30. Oilar Beltzak taldea.
- Afalondoan, Jotatxo DJa.
Irailak 29, asteartea. San Migel eguna
- 10:00. Diana herriko trikitilariekin.
- 11:30. San Migel eguneko meza.
- 12:00. 40. Sagardo eta bolo txapelketa.
- 18:00. Sardina jana, plazan, Laja eta Alabier trikitilariek girotuta.
- 21:00. Jaien amaiera bandera kentzearekin eta bertso eskolako umeen bertsoekin.