Bihar jarriko dituzte salgai Aizarnazabalgo San Migel jaietako herri afarirako txartelak. Hilaren 25ean, ostiralez, izango da hitzordua, eta hilaren 21era bitartean erosi ahal izango dira sarrerak udaletxean nahiz liburutegian.
Helduek 27 euro ordaindu beharko dute, eta 14 urtera arteko umeek, berriz, hamahiru euro. Helduen menua honako hau izango da: entsalada mistoa, oilaskoa parrillan, txerri saiheskia parrilan eta torrija karamelizatua; prezioaren barnean sartzen dira ogia, kafea eta edaria. Umeen menua, berriz, honako hau izango da: iberikoak, urdaiazpiko kroketak, hanburgesa parrillan patatekin eta izozkia.