Irailaren 19an, larunbatez, Euskal Jai eguna ospatuko dute Aizarnazabalen, eta egun horretan bertan egingo dute helduen danborrada. Hitzordu horretarako prestatzen hasteko entseguei atzo, asteartea, ekin zieten herritarrek; 21:00etan elkartu ziren eskola azpian. Orotara, beste hiru entsegu egingo dituzte. Bihar, hilaren 10ean, izango da saio bat, eta beste biak datorren astean egingo dituzte: hilaren 15ean eta 17an elkartuko dira danborradako piezak azken aldiz entseatzeko. Saio guztiak toki eta ordu berean izango dira.
(Argazkiak: utzitakoak)