Bihar hasiko dituzte Aizarnazabalen helduen danborradarako entseguak

Andoni Elduaien

Hainbat lagun, iaz, danborradarako entseatzen. (Utzitakoa)

Bai aste honetan, bai datorrenean, asteartean eta ostegunean egingo dituzte entseguak eskola azpian, 21:00etan hasita. 

Hilaren 19an, larunbatez, Euskal Jai eguna ospatuko dute Aizarnazabalen, eta egun horretan bertan egingo dute helduen danborrada. Hitzordu horretarako prestatzen hasteko lau entsegu egingo dituzte datozen egunetan, bi aste honetan eta beste bi datorrenean. 

Bihar, hilak 8, eta ostegunean, hilaren 10ean, egingo dituzte lehen bi entseguak eskola azpian, 21:00etan hasita. Datorren astean ere ordu berean egingo dituzte entseguak; hilaren 15ean eta 17an elkartuko dira danborradako piezak azken aldiz entseatzeko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide