Aizarnazabalgo sanmigelak 2026

Sanmigelen atarian, irailaren 18rako bertso jaialdia antolatu dute Aizarnazabalen

Nerea Uranga 2026ko irailaren 1a

Aitor Mendiluze bertsolaria.

Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi eta Iban Gorriti Beltza bertsolariek abestuko dute Aizarnazabalen Adiskide bertso elkarteak antolatutako saioan. 19:30ean hasita izango da saioa herriko plazan.

Aizarnazabalgo San Migel jaien atarian, irailaren 18rako (ostirala) bertso jaialdia antolatu du Adiskide bertso elkarteak, Aizarnazabalgo Udalaren babesarekin. Saioan Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi eta Iban Gorriti Beltza bertsolariek kantatuko dute, eta gaiak jartzen Igotz Alkorta ariko da.

19:30ean hasiko da bertso saioa Aizarnazabalgo plazan, eta euria egingo balu herriko pilotalekura aldatuko dute jaialdia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide