San Migel jaietan hainbat otordu egingo dituzte Aizarnazabalen, eta horietako bat izango da paella jana. Hara joateko txartelak bihar jarriko dituzte saltzen udaletxean eta liburutegian, eta herritarrek hilaren 11ra bitartean izango dute txartelak erosteko aukera.
Udaletxean, 10:00etatik 12:00etara salduko dituzte txartelak, eta liburutegian, berriz, 16:30tik 19:30era artean. Udalak adierazi duenez, txartelak bertan erosi beharko dira, ez dute enkargurik egingo.
Herri afarirako, hilaren 14tik
Bestalde, herri afaria ere egingo dute festetan, eta otordu horretarako txartelak hilaren 14tik 21era bitartean jarriko dituzte salgai, udaletxean zein liburutegian, aurreko ordutegi berean. Paella janerako bezala, herri afarirako ere ez dute txartelen enkargurik jasoko antolatzaileek.