Plazaz Plaza txapelketaren partidetako bat jokatuko dute etzi, Aizarnazabalen

Ane Olaizola 2026ko abuztuaren 26a

Orbegozo, Izarraitz pilotalekuan. (Ados Pilota)

Atari Soro pilotalekuan izango da Ados Pilotak antolatutako txapelketaren jardunaldietako bat. Oihana Orbegozo azpeitiarrak, Barrokal lagun duela, Aldaregia-Arrastia bikotearen aurka jokatuko du. 

Ados Pilotak Plazaz Plaza txapelketa antolatu du seigarren urtez, eta datorren ostiralean, hilaren 28an, txapelketaren jardunaldietako bat jokatuko dute Aizarnazabalen. 19:00etan hasiko da partida Atari Soro pilotalekuan, eta honako bi bikote hauek arituko dira nor baino nor: Barrokal-Orbegozo eta Aldaregia-Arrastia. 

Joan zen abuztuaren 15ean hasi zen txapelketa, eta ordutik bi multzotan banatutako sei bikote ari dira lehian; tartean, ostiralean Aizarnazabalen izango den Oihana Orbegozo azpeitiarra —B multzoa— eta Naroa Agirre zestoarra —A multzoa—. Ligaxka moduan ari dira pilotariak, eta multzo bakoitzeko bikoteek elkarren aurka jokatuko dituzte partidak. Gainera, aurten 30 tantora ari dira jokatzen norgehiagokak. Finala irailaren 12an izango da, Erratzun (Nafarroa). 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide