San Kristobal jaietan murgildu dira Aizarnazabalgo Saiatzen

Iraia Oteiza 2026ko uztailaren 10a

Suziria botata hasi dituzte sankristobalak Saiatzen, eta meza, kotxeen bedeinkapena eta txikiteoa izan dituzte gozagarri auzotarrek ondoren. Arratsaldean, berriz, txokolatada, ume jolasak, afaria eta erromeria izango dituzte aukeran. Hiru egunez luzatuko da jaia, askotariko ekintzekin. 

Festa eguna dute gaur Aizarnazabalgo Saiatz auzoan. Izan ere, San Kristobal eguna izanda, festei ekiteko suziriarekin hasi dituzte jaiak auzoan, elizako kanpai hotsek lagunduta. Jarraian, meza izan da auzoko ermitan, eta ondoren, urteroko ohiturari jarraituz, kotxeak bedeinkatu dituzte. Hitzordu horren ondoren, txikiteorako tartea zabaldu dute eta giro ederrean murgildu dira auzotarrak. 

Goizekoari segida emanez, arratsaldean txokolatada eta ume jolasak egingo dituzte, baita Astiazaran eta Andonegi trikitilariekin erromeria ere. Eguna borobiltzeko, ogitartekoak eskainiko dituzte txabolan, eta gauean, berriz ere trikitilarien txanda izango da. 

Hona hemen arratsaldeko eta datozen egunetarako festen egitaraua:

Gaur, ostirala: 

  • 18:00. Txokolatada eta ume jolasak.
  • 19:30. Erromeria, Astiazaran eta Andonegi trikitilariekin.
  • 21:00etatik aurrera. Txabolan afaltzeko ogitartekoak egongo dira.
  • 22.00. Erromeria, Astiazaran eta Andonegi trikitilariekin.

Bihar, larunbata: 

  • 20:30. Auzo afaria, Euskal Parrrilaren eskutik.
  • 23:00. Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin.
  • Goizaldera. Txokolatea eta baratxuri zopa.

Etzi, igandea: 

  • 18:00. Herri kirol jaialdia. Harri Festa: Jon Unanue Goenatxo III.a, Mikel Lopetegi Urra, Maddi Gesalaga eta Lierni Osa.
  • Jarraian. Erromeria, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin.
  • 21:00etatik aurrera. Txabolan afaltzeko ogitartekoak egongo dira.
  • 22:00. Erromeriak jarraituko du Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin.
  • Segidan. Festei bukaera emateko, txokolatea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide