Desfibriladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa eskainiko dute etzi, asteazkena, Aizarnazabalgo Lauburu eraikinean (09:30). Osakidetzak eta Aizarnazabalgo Udalak antolatu dute hitzordua, eta parte hartu nahi dutenek Lauburuko lehen solairuko gelara jo beharko dute; udalak azaldu duenez, herritarrek ez dute aurrez izena eman beharrik izango.
Etziko hitzorduaz gain, udazkenean bigarren saio bat eskainiko dute Aizarnazabalen, baina, oraingoz, ez dute bigarren hitzordu horri buruzko informazio gehiago helarazi.