Herriaren etorkizunaz hausnartzeko bilera egingo dute asteazkenean, Aizarnazabalen

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 13a

Aizarnazabalgo herriko plaza. (Guka)

Aizarnazabal Biziberritzen egitasmoko kideek deitu dute bilera. Adinekoen egoitza kanpoaldean egingo dute batzarra, 18:00etan hasita.

Aizarnazabal Biziberritzen egitasmoko kideek bilera irekia deitu dute uztailaren 15erako, asteazkena (18:00). Adinekoen egoitza kanpoaldean egingo dute batzarra, eta bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Haiek azaldu dutenez, "herriaren etorkizuna denen artean eraikitzeko beharrari tiraka" antolatu dute asteazkeneko hitzordua.

"Badira hilabete batzuk barrura begira ibili garenak, eta horren arrazoiak zein diren azaltzea eta aurrera begirako asmoei buruz hitz egitea gustatuko litzaiguke", azaldu dute egitasmoko ordezkariek. Bilera horren bidez, herritarren artea kezka sortzen duten gaiak partekatzea, iritziak trukatzea eta elkarrekin irtenbideak bilatzea nahi dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide