Giro ederrean San Kristobal Txiki eguna ospatu dute Aizarnazabalgo Saiatzen

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 12a

Festa eguna izan zuten atzo Aizarnazabalgo Saiatz auzoan. Arratsaldez meza izan auzoko ermitan, eta ondoren, bertaratutakoek elkarrekin meriendatu zuten. San Kristobal jai nagusiak uztailaren 10etik 12ra ospatuko dituzte.

San Kristobal Txiki eguna ospatu zuten atzo arratsaldean Aizarnazabalgo Saiatz auzoan. 17:30ean hasita meza izan zuten auzoko ermitan, eta ondoren elkarrekin meriendatu zuten. 

Saiatz auzoko San Kristobal festa nagusiak uztailaren 10etik 12ra bitartean ospatuko dituzte. Uztailaren 11n (larunbata) egingo dute auzo afaria, 20:30ean, Euskal Parrilaren eskutik. Afarirako txartelak ekainaren 26tik uztailaren 5era egongo dira salgai Uztarri tabernan. Helduentzako txartelak 28 euro balioko ditu eta haurrenak 15 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide