Adinduen Eguna ospatuko dute igandean Aizarnazabalen

Ane Olaizola

Aurten, Maria Francisca Uranga eta Joxe Etxabe omenduko ditu udalak. Meza eta bazkaria egingo dituzte igandean elkartzen diren adinekoek. 

Datorren igandean Adinduen Eguna ospatuko dute Aizarnazabalen, eta ohiko moduan, bi herritar omenduko dituzte egun horretan. Aurten, Maria Francisca Uranga eta Joxe Etxabe izango dira aitortza jasoko dutenak. 

Egitarauari dagokionez, 12:30ean meza egingo dute, eta 14:00etan bazkaria izango da Munisoro erretegian. Udalak autobusa jarriko du bazkaltzera joan-etorria egiteko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide