Trikiti doinuekin agurtu dute 'Astubi' trikitilaria

Iraia Oteiza 2026ko ekainaren 3a

Juan Aldalur Astubi trikitilaria hil zen herenegun, eta atzo, asteartea, eman zioten azken agurra Aizarnazabalen. Hainbat trikitilarik trikiti eta pandero doinuekin agurtu zuten. 

Astelehenean zendu zen Juan Aldalur Astubi trikitilaria, 75 urterekin. Atzo, asteartea, eman zioten azken agurra bere senide eta ingurukoek, Aizarnazabalen. Trikiti eta pandero doinuekin agurtu zuten, gainera, Astubi hainbat trikitilarik. 

Garanada erreka inguruan jaio zen Astubi. Aho soinua jotzen hasi zen aurrena, baina geroago trikitia jotzen ikasi zuen, bere kabuz. Orduz geroztik, trikitiarekin gozatu zuen, eskualdeko hainbat erromeriatan parte hartuz. 1979ko Euskal Herriko Trikiti Txapelketan parte hartzeko aukera ere izan zuen. 

(Argazkiak: utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide