Haurrentzako jolasak izango dira ekainaren 6an Aizarnazabalen

Ihintza Elustondo 2026ko maiatzaren 19a

Basakaitz herri eskolaren sarreran jarri dute jolasetarako hitzordua.

HHkoentzako aurpegi margoketa eta LHkoentzako Hi selfie! jolasa egingo dituzte, eta interesdunek aurrez eman behar dute izena. 

Herriko haurrei zuzendutako jolasak antolatu dituzte Aizarnazabalen, ekainaren 6rako, larunbata. Hain zuzen ere, 10:30ean, HHkoentzako aurpegi margoketa eta LHkoentzako Hi selfie! jolasa izango dira, eskolako sarreran. Horietan parte hartu nahi dutenek ekainaren 4a baino lehen eman beharko dute izena, udal liburutegian. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide