'Bizitza baten txatalak' liburua aurkeztuko du Onintza Enbeitak etzi, Aizarnazabalen

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 5a

Onintza Enbeita 'Bizitza baten txatalak' lana aurkezten, Zumaiako Emakumeen Etxean.

Aizarnazabalgo Indamendi zahar etxean egingo du aurkezpena idazle eta bertsolariak. 18:00etan hasiko da saioa.

Onintza Enbeita idazle eta bertsolariak Bizitza baten txatalak liburua aurkeztuko du etzi, ostegunez, Aizarnazabalgo Indamendi zahar etxean. 18:00etan hasiko da bizitza lurrari lotuta eman duen emakume baten bizitzaren kontakizuna jasotzen duen liburuaren aurkezpena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide