Ados Binakako Pilota Txapelketako bi partida jokatuko dituzte martxoaren 6an (ostirala) Ados Pilotako pilotarien lau bikotek, 19:00etan hasita, Aizarnazabalgo Atari Soro pilotalekuan.
Sagarduik eta Etxeberriak Arrutiren eta Alberroren kontra jokatuko dute eta Oskozek eta Arrastiak Gomezen eta Agirreren aurka.
Pilota jaialdirako sarrera bost euro izango da.