Inauteriak 2026

Musika, dantza eta mozorro koloretsuak Aizarnazabalgo inauterietan

Iraia Oteiza

Eguraldiak ez ditu zapuztu Aizarnazabalgo inauteriak, eta frontoian egin dute mozorro festa. Alaitsu dantza taldekoen emanaldia izan da protagonista gaur, baina haur, gazte zein helduak mozorro koloretsuak jantzita atera dira kalera. 

Inauteri jaietan murgildu dira Aizarnazabalen ere. Eguraldi txarra medio, herriko frontoira lekualdatu behar izan dute mozorro festa, baina han ere ez da giro onik falta izan. Alaitsu eskolakoek dantza emanaldia eskaini dute frontoian, eta emanaldia ikustera jende multzoa bertaratu da, asko mozorro koloretsuak jantzita. 

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide