Inauterietako maskarak egiten ikasteko tailerra eskainiko dute otsailaren 6an Aizarnazabalgo frontoi estalian. Haurrei zuzentutako ikastaroa izango da, eta parte hartu nahi duenak otsailaren 2a baino lehen izena eman beharko du liburutegian.
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako haurrei zuzendutako tailerrak 16:45etik 17:45era egingo dituzte; LH1eko eta LH2ko haurrei zuzendutakoak 17:45etik 18:45era, eta LH 3, 4 eta 5 mailetako umeen txanda 18:45etik 19:45era izango da.
Antolatzaileek ohartarazi dutenez, Haur Hezkuntzako umeak heldu batez lagunduta joan beharko dira tailerrera.