'Argi-ehuleak' izeneko bizipen sormen tailerra egingo dute igandean, Aizarnazabalen

Andoni Elduaien 2025eko azaroaren 4a

Emakume bat barre egiten. (Freepik)

Juana Perezek bideratuko du igandeko saioa. Tailerrean parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez, 660 39 76 88 telefono zenbakira deituta. 

Argi-ehuleak izeneko bizipen sormen tailerra eskainiko dute datorren igandean, hilak 9, Aizarnazabalgo Lauburu eraikinean. 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean egingo dute tailerra egun horretan. Besteak beste, barre egiten, sentitzen, gozatzen, sortzen, hazten eta pertsonen artean adierazten ikasi ahal izango da saio horretan

Juana Perezek bideratuko du igandeko saioa. 30 urteko esperientzia du hark kontu hauetan; izan ere, antzerki eta keinu adierazpen zuzendaria eta aktorea da hura, baita sortze adierazpen dramatiko pedagogian lizentziatua ere. Indarkeria matxista prebenitzeko proiektuen koordinatzailea eta animatzaile soziokulturala ere bada Perez.

Tailerrean parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez. Horretarako nahiz saioari buruzko informazio gehiagorako 660 39 76 88 telefono zenbakira (Clara) deitu beharko dute interesdunek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide