Santu Guztien Egunaren bezperan, iluntasunean murgildu eta Gau Beltza ospatu dute Aizarnazabalen. Lehenik, 16:30ean hasita, mozorroak prestatu eta aurpegiak margotu dituzte, txokolate beroarekin sabela betetzen zuten bitartean. Dena ondo prestatu dutenean, 18:00etan hasita, Gau Beltzeko ibilbidea egin dute LHko haurrek, eta eskulan tailerra HHko haurrek. Ondoren, beldurren erretzearekin eta gaztaina janarekin borobildu dituzte Arimen Gaueko ekintzak.
(Argazkiak: utzitakoak)